2010/03/30
Naturaren geometria
Nature by Numbers from Cristóbal Vila on Vimeo.
Etérea animazio estudioetako Cristobal Vilak egin du. Horri honek fundamentu matematikoak azaltzen ditu.
Ez dakit matematikaren estetika den edo estetikaren matematika.
2010/03/25
Pantaila itzali; piztu da udaberria
Mendia bor-bor ari da eta aspaldiko udaberri loretsuena gozatuko dugu egun hauetan.
Egun, zozoak, txirriak, karnabak denak txori dira eta lilipak, malbak eta txikoriak denak lore. Proposamen bat egingo dizut: bizkar zorroa hartu eta bertan libretatxo bat edo argazki kamara hartu; etxe ondoko mendi buelta eman eta lore aleak jaso libretaren orrien artean edo argazki kameran makroa aktibatuta. Ondoren etxean web orri honetan sartu:
Lagunek galdetzen badizute non ikasi dituzun izen guzti horiek esaiezu: interneteko baratzean.
Argazkiak.org | San Jose lore loreak erreka ondoan © cc-by-sa: alexgabi
2010/03/23
Grubak ez du Linuxen partizioa ikusten
eta mezu hau erakutsi du:
Mount of filesystem failed
A maintenance shell will now restarted
Control-D will terminate this shell and retry
Konpontzeko:
Abiatu ekipoa Linux liveCD batez.
Kontsolan egin
sudo su (supererabiltzaile baimenak izateko)
fdisk -l (ikusteko ekipoaren partizioak, apuntatu Linuxena)
fsck /dev/sdxy (non x diskoaren letra den eta y partizio-zenbakia)
Azken komando honek fitxategi sistema txekeatu eta konpondu egiten du. Erantzun baietz baimena emanez egin behar dituen ekintzetarako. Bukatzean berrabiarazi.
Antza denez argia joatean ez omen dio denbora eman fitxategiak ixteko eta hortik dator arazoa.
2010/03/17
Portatila eta proiektorea
- deskonektatu proiektorea (edo piztu haren bidez ikusi nahi baduzu).
- piztu ekipoa eta BIOS-ean sartu F2 sakatuta
- bilatu Power on Display parametroa eta Auto posiziotik Both posiziora pasa. Auto posizioak esaten dio vga konexio bat detektatuz gero irudia bertara bidaltzea eta both balioarekin bietara bidaliko du, alegia proiektorera eta ekipoaren pantailara.
Advanced > System Configuration > Power on Display eta bertan bi aukera ematen ditu: Autoselect eta System LCD only. Lehenengo aukeratik bigarrenera aldatuta konpontzen da arazoa.
2010/03/14
Linux geletan
| Hainbat froga egin ondoren hiru geletan ezarri dugu. |
Urrats hau egiteko ezinbestekoa egin zaigu Gipuzkoako Software Askea (GISA) elkarteko Roman Muñozen laguntza teknikoa. Berak lortu du ekipoak Premiako Windows Server-en domeinuan sartu eta horri esker:
- Erabiltzaileak domeinuan identifikatzen dira Premiako izen eta pasahitzekin,
![]() |
| Identifikatzeko pantaila |
- Erabiltzaile bakoitzari dagozkion Premia zerbitzariko karpetak automatikoki muntatzen zaizkio.
Lan nekeza izan da baina bidea erraztu duena beste ikastetxeak animatu daitezen. (GISA)
Lekuak atalean ikasle baten eta irakasle baten karpetak.
Zer eskaintzen du Linuxek?
Sistema egonkorra eta sendoa, antibirusik behar ez duena; azkarra da eta baliabide gutxiko ekipoetan ere primeran dabil. Instalatzen denean sistema ez ezik oinarrizko aplikazioak (Openoffice, Firefox, Gimp...) ere instalatzen dira, dena euskaraz, jakina. Horietaz gain, software aukera zabala dago: VLC, Thunderbird, Xmind, Audacity... beste ehunka aplikazioen artean era erraz instala daitezkeenak ekipoa zure beharretara egokitzeko.
Software librea da, ez da ezer ordaindu behar eta ikasleek zein irakasleek, nahi izanez gero, etxean ere eduki dezakete.
Horretaz gain, enpresa baten menpekotasun teknologikotik kanpo, ekipoen egokitzapena errazten da. Elkarlana sustatzeko lanabesa ere bada Linux.
Aukeratu dugun distroa Ubuntu izan da eta Windowsa mantendu dugu abiatze dualari esker.
Eskerrik asko lagundu duzuen eta aldaketen gorabeherak sufritu duzuen irakasle eta ikasleei.
2010/03/12
Itxura aldaketa eta orri berria
Beste aldetik eskuineko Orriak atalean Web zerbitzuak atal estatikoa sortu dut Linuxi buruzkoari konpainia egiteko. Bertan lainoan aritzeko eta, zenbait kasutan, elkarlanean jarduteko hainbat weben bilduma jarri dut.
2010/03/10
Openshot bideo-editorea euskaraz
Openshot instalatu nahi baduzu Ubuntun Software-biltegitik egin dezakezu.
Linux berrinstalatu /home berreskuratuz
Sistemak huts egiten badu, bertsio berri bat instalatu nahi badugu edo Linuxen beste distribuzio bat instalatu nahi badugu berrinstalazioa egingo dugu. Ikus dezagun nola egin behar den /home partizioaren datuak mantentzeko.
Berrinstalazio urratsak:
USBez edo DVDez abiatuko dugu instalazioa hizkuntza hautatuz, partizioen urratsera iristean "Beste aukera" hautatuko dugu partizioak eskuz zehazteko.
Windows badugu hainbat ntfs partizio egongo dira eta Linuxen hiruak: swap, / eta /home:
- Swap mantenduko dugu ezer egin gabe,
- sistemarena (/) aldatuko dugu adierazteko erabili behar duela ext4 formatuarekin, formateatu behar duela eta / izango da muntatze puntua.
- /home partizioa ere aldatuko dugu ext4 formatuarekin, formateatu gabe, eta /home direktorioan muntatu.
Sistemaren administratzaile bezala lehen genuen berbera jarriko dugu, hartara /home partizioko bere karpeta pertsonala berreskuratuko du. Kasu askotan erabiltzaile bakarra dago eta ez da besterik egin behar.
Domeinu baten menpean bagaude (Pbis Open bidez esate baterako) sareko erabiltzaileek ere ez dute arazorik aurreko karpeta pertsonalak berreskuratzeko.
Zure erabiltzailearen pasahitza sartzean saiatu eta harrera pantailara bueltatzen bada arazo bat duzu: zure karpetaren jabetzat ez dizu hartzen. Hori konpontzeko gonbidatu gisa sartu, terminala ireki (Ctrl+Alt+t) eta idatzi:
sudo su
ondoren hurrengo agindua idatzi aintzaneren partez zure erabiltzaile izena jarrita (minuskulaz). Ondoren saioa bukatu eta saiatu zure erabiltzailearekin.
sudo chown -R aintzane:aintzane /home/aintzane
Arazoa administratzaile instalatzailea ez diren erabiltzaile lokal ohiekin izan dezakezu, horrelako erabiltzaileak baditugu, jakina. Izan ere, berriz gehitu beharko ditugu erabiltzaile lokalen zerrendara (sistemaren ezarpenak > Erabiltzaileen kontuak) baina erabiltzaile lokal hauek saioa hasi nahi dutenean sistemak huts egiten du hainbat kasutan zeren eta saiatzen da karpeta pertsonala sortzen eta ezin du, izen horretako karpeta badagoelako baina ezin dio izen horretako karpeta esleitu sortu berri dugun erabiltzaile ohiari.
Soluzioa hau da: administratzaileak erabiltzaile ohien karpeten jabetza erabiltzaile ohientzako sortu berri diren erabiltzaileei eman behar die. Demagun dugula erabiltzaile ohi bat Aintzane izena duena. Harentzako erabiltzaile berria sortu dugu eta /home karpetako aintzane karpetaren jabetza eman behar diogu saioa hasi ahal izateko. Terminalean horrelako agindua emango dugu:
sudo chown -R aintzane:aintzane /home/aintzane
Horrela aintzane izeneko karpetaren, eta haren barreneko karpeten, jabetza aintzane izeneko erabiltzaileari ematen diogu (garrantzitsua da biak minuskulaz idaztea). Hortik aurrera Aintzane izeneko erabiltzaileak saioa hasiko du eta bere karpetako fitxategiak eta ezarpenak berreskuratuko ditu.
Oharra:
Behin berrinstalatuta aurreko instalazioren erabiltzaileren batekin saiatu baina saioa hazten ez bada ikusi arazo mezu honetan nola konpondu arazo hori.
2010/03/06
Bideoak hobeto ikusteko Firefoxen
Azeriaren nabigatzailean bideo bat ikustean sarri gertatzen dira etenaldiak. Arrazoiak hainbat izan daitezke, tartean, noski gure konexioaren kalitatea. Baina besteak beste, horren arrazoi bat da nabigatzaileak hamar segundoro irekita ditugun orrien erreferentziak gordetzean datza -badakizu, kolgatuz gero fitxak berreskuratu ahal izateko-.Aipatu tartea luzatzen badugu bideoen etenaldiak desagertu edo, bederen, murriztuko dira.
Nola egin dezakegu:
- Helbide barran honakoa idatzi: about:config (kontuz ibiliko naiz)
- Agertzen den bilatzeko leihoan idatzi: browser.sessionstore.Interval eta agertuko da 1000 (10 segundu). Eskuin klik egin eta aldatu 100000-ra.
Oraindik ez duzula Firefox erabiltzen? Ba da garaia. Hemendik jaitsi dezakezu.
2010/03/04
Ubuntu: nola instalatu OpenOffice-base
![]() |
| Aplikazoaren ikuspegi orokorra |
Behar izanez gero, nola egingo dugu instalatzeko?
- Jo Synapticera: Sistema > Administrazioa > Synaptic paquete kudeatzailea (sartu pasahitza).
- Bilaketa bizkorrean idatzi: openoffice.org-base
- Bilaketaren emaitzetan izen bereko kontrolean eskuin klik egin eta "instalatzeko markatu" hautatu.
- Javako hiru menpekotasunak agertzen dira: markatu.
- Tresna barran "aplikatu" klikatu. Konfirmatu aplikazioa.
Prest dago. Aplikazioak > Bulegoa atalean sartu eta bertan izango dugu.
Erabiltzeko laguntza behar baduzu Scribd.com ostatuan baduzu apunteak euskaraz.




dd



